Olerkarien eguna 2011-Apirilaren 2a :

egun hortan ,proposatzen dugu , euskal herri osoan , edo beste edozoin tokitan ere , olerki idazle edo olerkizale norberak , gune bat, antzoki bat, taberna bat , berdin enparantza bat ,ots, nahi duen toki bat ,aukera dezan, bakarrik, edo, beste pertsona batzuekin , euskaraz idatzi eta maite dituen olerki edo testo poetiko zonbaiten , nahi duen modura, aurkezteko(irakurriz, edo, musikatuz... abestuz... margotuz edo …abar….)

Lotura bat denon artean , internetez eta prentsaz,egiteko, partehartzale norberak , nun, nola eta ze ordutan eginen luken bere aurkezpena:Martxoaren 20 eko, ‘blog' honen bitartez jakinarazi beharko luke .

(Kontaktua : hatsaelkartea@aol.com)

"Hatsaren Poesia-ren" Eguna (2011) Larraldean Apirilaren 3an

SENPERE- LARRALDEAN  
"HATSA ELKARTEKO OLERKARIEN POESIA EGUNA

LEKUKOTASUNA
Apirilaren 3an , Senpere Larraldean, bilduak ziren olerkariek, egun bat "superra" iragan dute aurten ere:
liburuaren aurkezpena... bazkaria..., olerki irakurketak.... ,bideoak... denak... zinez , bizi bizian preziatuak izan ziren ! Beren artean, ere aurkitzea 'Erlaitz'Sarasola, Olerkari umetxoena (15 hilabete) bai eta Goiurri Unanue-Arruabarrena olerkari gaztetxoena (17)rte,gertakizun maitagarri bat izan zen . Dirudi, duela 13 urte hasitako bidearen ardatza,oraino geroari buruz ,fermuki aintzina doala !
Elkarteak, duela 5 urte, hasitako "Maite ditugun olerkariak "deitu saila ere baikorki derama . Apirilaren 15 etik Apirilaren 30a arte, Maite Toledo eta Jone Telleriaren olerki eta pinturaren erakusketa Larraldean ikusgai izanen da , bai eta ,Uztaila osoan, Agurtzane Anduetzane-ren 'Sorkuntza bizia', ekimena ere. Azpimarratu nahi izan da ere, "Hatsaren olerki bustiak 2011 " deitu aurtengo bideoa, liburuko partaide guzien testoekin bai eta David-Osorio-ren argazkiekin osatua dena, ikusi ditaikela, edozoin gertakizun kulturaletan, aski da harremanetan sartzea "Hatsa" elkartekoekin .