Olerkarien eguna 2011-Apirilaren 2a :

egun hortan ,proposatzen dugu , euskal herri osoan , edo beste edozoin tokitan ere , olerki idazle edo olerkizale norberak , gune bat, antzoki bat, taberna bat , berdin enparantza bat ,ots, nahi duen toki bat ,aukera dezan, bakarrik, edo, beste pertsona batzuekin , euskaraz idatzi eta maite dituen olerki edo testo poetiko zonbaiten , nahi duen modura, aurkezteko(irakurriz, edo, musikatuz... abestuz... margotuz edo …abar….)

Lotura bat denon artean , internetez eta prentsaz,egiteko, partehartzale norberak , nun, nola eta ze ordutan eginen luken bere aurkezpena:Martxoaren 20 eko, ‘blog' honen bitartez jakinarazi beharko luke .

(Kontaktua : hatsaelkartea@aol.com)

 "Olerkarien eguna 2011"
ospatua izan da:
Astigarraga-n (Xabier Galarreta )
Azkaine-n (Graxi Solorzano)
Baionan-(argazki1) (argazki2)  (Bernat Etxepare Lizeoan: Naia Betachet, Beñat Urtxegi, Orhi Barroso, Beñat Latxaga, Xan Prebende, Patxi Goienetxe, Jon Sagartzazu, Jon Ander Berezibar, Gillen Negueloua, Kattin Deliart, Leire Negueloua, Naia Schreiber, Amaia Cherbero ,Marilou Dumont,.Maialen Berra, Ana Etxegoihen, Maddi Menta, Eztitxu Oillarburu, Anize Ameztoi, Peio Dassance, Oihana Barrenquy, Peio Elizalde, Iban Bordato, Naia Carrere, Bixente Oillarburu, Ximun Adurriaga
Baionan-(Lekukotasuna ) (argazki1)( Elkar-en)Xabier Soubelet, Joseba Aurkenerenarekin
Bidarte-n (Lekukotasuna)(Thierry Bizcary, Paxkal Indo eta Xanmi Bereau-rekin)
Bilbo-n (Luigi Anselmi )
Bizkaia-n  (Miren Agur-Meabe
Donostia- (Eukene lizeaga-Tamayo)
Donostia   ( LEKUKOTASUNA)-(argazki1) :Pello Otxoteko,Aritz Gorrotxategi ,Juan Ramon Makuso, Julen Azpeitia 
Donostia-n(Lekukotasuna) (argazki1)  ( Udal liburutegia -Sotoa-n) Amaia Portugal, Itziar Gomez, Iñaki Zubeldia, Juan Ramon Makuso, Isabel Martín, Urtzi Leonet, Asier Mendoza, Ekhiñe Egiguren, Irene Gil, Mikel Agirregomezkortaeta Tere Irastortza) 
EH-n(Joseba Tobar-Arburu)
Elgetan(Maite Toledo-Saralegi)
Errenteria-n(Lekukotasuna)(Mikelazulo-n):Idoia Beratarbide, Iker Fernandez(argazki1), Oier Guillan ,Gabriel Korta-Rekarte, Asier Sarasola(argazki1), Urtzi Urkizu(argazki1)
Eskozia -n(Glasgow) (Lekukotasuna)     (argazki1) (argazki2): Mikel Baztarrika,Kepa Mendibil, Josemari-Zendoia 
Estatu Batuetan-(New York-en) (Bideoa)
Elizabeth Macklin
Gazteiz-en(argazki1)  (Edu Zelaieta)
Gipuzkoa-n (Carmen Valois)
Gipuzkoa-n( Itziar Gomez) (Lekukotasuna) (argazki 1)
Hendaia-n (Extefana Irastorza)
Herbehereetako Erresuma-n(Amsterdam) (argazki 1)
Amaia Amilibia
Hernani-n(argazki1) (Lekukotasuna)  (Iker Zaldua eta Usoa Frutos)
Igantziko eskolan (Lekukotasuna)  (argazki 1)Naroa Arriada, Ainara Begino, Evan Descalzo, Andrea Etxeberria, Eider Lizarrondo, Jokin Mitxeo, Maiana Sein, Aimar Telletxea, Enaitz Telletxea, Maria Zamora, Dabid Begino, Iker Etxarte, Alaitz Petrikorena, Aitor Txoperena , Diana Vermeulen, Ainara Burguete, Aroa Canabal, Beñat Yanci, Garazi Lizarrondo, Gari Txoperena, June Azpiroz, Jose Arriada, Maitane Agerre, Patxi Loiarte, Xabier Taberna.
Iruñea-n(Lekukotasuna) (argazki1)(Consuelo Allué, Josetxo Azkona, Jokin Balentzia-Tirapu, Angel Garcia-Etxandi, Josu Jimenez, Juankar Mugartza, Mikel Taberna, Maite Urkia , Carmen Valois ,Imanol Ibaibarriaga, Jose Angel Irigaray, Jokin Irigoien, Fertxu Izkierdo, Maite Ramos, Naiara Sanchez, Josemari Sestoain, Mikel Zelestino Koldo Zubeldia
Iruñea-n (Sanduzelai) (Lekukotasuna) (Ayla, Leire, Ekaitz, Naia)
Italia-n(Roma) (Lekukotasuna) Alex Mendizabal eta bere lagunak
Itsasu-n  (Xabier Itzaina) 
(Mikel Ib., Mikel Ir., Ihintza M., Arantxa H., Mael A.,Loren G, Naia O, Betti H, Joana U, Swann L.Gorka L, Joana B, Julen E, Tao P-I, Yaiza A,  )
Miarritze-n ( Zigor)
Senpereko Larraldean :(Lekukotasuna1)(argazki1) Agurtzane Anduetza, Goiurri Arruabarrena, Marisa 
Arruabarrena, JosAnton Artze , Julen Azpeitia,Jokin Balentzia-Tirapu, Idoia Beratarbide, Karmen Esteban, Beñardo Goietxe, Itziar Gomez- Sarasola, Oier Guillan, Imanol Irigoien, Joan Mari Irigoien, Josu Jimenez, Peio Jorajuria, Antton Kazabon,Gabriel Korta-Rekarte, Juan Ramon Makuso , Michel Mendiboure, Aitor Monje, Juankar Mugartza, Peio Otxoteko, Maite Ramos, Marikita Tambourin, Andoni Salamero , Arritxu Santamaria, Juanma Sarasola, Erlaitz Sarasola, Graxi Solorzano , Auxtin Zamora, Beronika Zamora , Edu Zelaieta, Mikel Zelestino, Koldo, Zubeldia.
Senpereko Ikastola-n(Lekukotasuna) (argazki1) (argazki2) :(Leire Barrenetche, Aitor Etcheverry, Maitane Housset , Naia Bederede , Pauline Dupont , Enaut Fordin , Xan Lahetjuzan , Naia Dorratçague , Eneka Sarria , Elhea Gérard- Lamothe , Eneko Etchenique .Beronika Zamora)
Senpere-n Urdazuri Bazterreko parkean (Lekukotasuna1)  (argazki)(Auxtin Zamora, Michel Mendiboure.)
Parise-Hiringurua-n (Lekukotasuna1)(argazki1)(argazki2)  Maddi Anduetzarekin Gus eta Ennio Oinatz:
Txekia-n( Brnô) (Lekukotasuna1) (Lekukotasuna2)(argazki1)(argazki2)(argazki3)  Ainara Maia, Arkaitz Cano, Asier Serrano
Urretxu-n  (Iñaki Bastarrika-Izagirre)
Urdazuri- n Beñardo Goietxe-Laurnagarai
Zaldibia-n (Lekukotasuna1) (argazki1)  (Koldo Zubeldia)
Zugarramurdi-(lezean) (Lekukotasuna1)(argazki1)(argazki2)
Agurtzane Anduetza Marisa Arruabarrena)
Zugarramurdi-(lezean)haurrekin (Lekukotasuna: Ikus hemen)
Zugarramurdin  (Sorginalden)(Lekukotasuna)   Ikus hemen
Agurtzane Anduetza-ren  'Urari'sorkuntza berria 



********************************************************************************** 
 LEKUKOTASUNAK

IRUÑEAN," OLERKARIEN EGUNA"REN  

Helduen AZKEN EKITALDIA-n 

Lekua = CIVICAN Auditorioa, PIO XII, 2, etorbidea.
Ordua = Arratsaldeko 7,30 (19:30)
Eguna = Apirilaren 20 * Asteazkena.

LEKUKOTASUNA.(Auxtin Zamora)
Olerkarien egunaren azken emaitzak eta lehen ereintzak 
 
Aurten,Olerkarieri dedikatu izan den eguna-ren azken oiartzun publikoa(helduena): Apirilaren 20ean, Iruñeko Civican aretoan aurkitu du bere amaiera . Hor soilki eta familian bezala : Consuelo Allué, Josetxo Azkona, Jokin Balentzia-Tirapu, Angel Garcia-Etxandi, Josu Jimenez, Juankar Mugartza, Mikel Taberna, Maite Urkia , Carmen Valois ,Auxtin Zamora-k elgarrekin beren zonbait olerki partikatu zituzten , ezin etorrian, baina ala ere bihotzez eta pentsamenduz , beraiekin zituztelarik:Imanol Ibaibarriaga, Jose Angel Irigaray, Jokin Irigoien, Fertxu Izkierdo, Maite Ramos, Naiara Sanchez, Josemari Sestoain, Mikel Zelestino Koldo Zubeldia  
       Orai, ekimen publikoak bururatuak balin badira , oraino , zonbait haur eta gaztetxoek ,beren artean, oporretarik lekura,'Olerkarien eguna ' ospatuko dute berek aukeratu moduan :Igantziko eskolan, Senpereko ikastolan, Bernat Etxepare lizeoan, Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan.
        Erran behar dugu «  Olerkari eguna » -ren hegadaltze lehena, agintza baikorrez betea izan dela ,Italian, Eskozian, Txekian, Holandian, Estadu batuetan, Frantzian, Euskal Herrian , asko tokitan :Donostian, Senperen, Zugaramurdi, Zaldibian,Iruñean, Bidarten, Baionan, Gazteizen, Lartzabalen  Orion, eta abar ….olerkariak menturatu dira beren burua azaltzera , beraien olerkiak fisikoki irakurriz eta lotura bat denon artean ezpirituz eta bihotzez eginez .
« Olerkarien eguna  »ren lehen bultzada aurtengoz ,bururatua da , baina jadanik pentsatu dezakegu , datoren urtean ere oraino elgarrekin bide eginen genezakeela . Hona hemen jadanik '' ''Olerkarieneguna 2''ren « bloge berria .
http://olerkarieneguna2.blogspot.com/
   

********************************************             

ITALIAN, EROMAN 'Stagione Lirica di Operetta" gunean
ALEX MENDIZABAL Musikariak 
'Etorri ginen amets egitera' deitu olerki bat
irakurriko du Gaueko 10etan Apirilaren 2an,
'Operette immoral"ikuskizunean.  Ikus egitaraua 
http://stagioneoperetta.wordpress.com/s
LEKUKOTASUNA : ALEX MENDIZABAL-en bitartez:
Stagione Lirica di Operetta opera jaialdiaren barru. Gau hartan Marcello Liberato musikariaren "Operette Immorali" amaitu zenean eta Luca Mitiren "Forse Stanotte" hura hasi baino lehen, hau da intermezzo moduan, Auxtin Zamora-re lan ederraren berri eman nuen, egun hartarako antolatu  egitasmoari buruz aritu eta bere   "Etorri ginen amets egitera" olerkia  irakurri nuen.
Jendeak beroki txalotu eta hainbat izan ziren ondoren hurbildu  eta Auxtineri  buruz, euskarari buruz eta poemari buruz galdetu zizkidatenak. Nik poema italianora itzuli nuen eta eskatzen zidatenei irakur arazten nien.
Esan bestalde euskalkultura.com web orrian berria eman zutela (nahiz eta trakets xamar!!) eta gure euskara elkarteko web orrian ere eman genuela horren berri www.euskara.it


****************************************************************************** 

TXEKIAN (Brno hirian ):AINARA MAIA(Apirilaren 14ean)
Večer baskické poezie a hudba
Europaren bihotzean
V srdci Evropy”
Místo:
Cafe Skleněná louka, Kounicova 23,
BRNO 602 00
Čas: 20:00
Datum: 14-04-2011 
Etorri nahi baduzue apirilean?
gonbidaturik zaudete... esan eta dena zuen eskura jarriko dut
...

LEKUKOTASUNA  Txekiatik(Lehena)
Ainara, noztalgiaz eta maiteminez  josia dugu .Senperen  iragan den
olerkarien elgarretaratzeaz  oroituz, gutun hau bidali digu :
HATSAREN POESIA ematea eta hartzea
Eta enarak itzuliko dira laster, ekainero bezala, baina bitartean gainerako txoriok ari gara kantuan, udaberriari deika. Oraindik ez da etorri benetako iraultzarik, maitasunarena alegia, biluztasunetik jantzi ederrez hornitzera; baina epizentroa toki askotan dago mundu urdin eta mindu honetan, besteak beste Senperen.
Senperetik mundura egina da deialdi poetikoa jada, eta munduko txoko honetatik, Moraviatik, Senperera eta gainerako txoko guztietara hedatzen ditut nire eskerroneko bihotzeko hitz xume hauek. Zeru urdin honen azpian txiki sentitzen naiz txorien kantua aditzean eta bihotza xehe-xehe egina dudan garaiotan.
Azken hiru urte hauetan, negar asko egin dut ene bakardadean, lorik gabeko gau asko atzerri honetan eta aberri horretan, baina irribarre lotsatia egin diet besteei beti. Hiru urteko negu luze honetan, ez dut udazkenik, udaberririk edota udarik izan nigan, eta negualdi honetan hiru olerki-liburu argitaragabe idatzi ditut: nork nahi ditu argitaratu?
HATSAREN POESIAk eman dit indarra bizitzeko urtero, eta poesiaren hatsaz elikatu naiz, munduak elikatu nau alegia. Noizean behin, xorino honek kantu egin du afinatu gabe, eta bestetan mutu gelditu da. Ez dut beste aukerarik izan neure bizitza kontatzea baino, ene bihotzeko lagun Abbat. Barka publikoki mindu bazaitut, baina behin elkartu gintuen HATSAREN POESIA-k, eta poeta honen bihotzean sartu betiko; baina barkatzen dizut/naiz, askatzen zaitut eta bedeinkatzen zaitut orain. Neure bihotzean zaudete betiko POESIAREN HATSA eman didazuen pertsona bakoitza hamar urteotan. Asko maite zaituztet, eta gustatuko litzaidake bisitan etorriko bazinate… bestela ere, udaberri on
  Etorri  nere ikustera ,nahi baduzue
gonbidaturik zaudete... esan eta dena zuen eskura jarriko dut
                                Ainara Maia
LEKUKOTASUNA  Txekiatik(Bigarren ekitaldia -Ainara Maia_ren gandik )
LUBAKI BANDA zeneko Harkaitz Cano eta Asier Serrano etorri ziren Brnora, eta bertan VECER BASKICKE POEZIE A HUDBY edo ilunabar poetiko eta musikala izan genuen, euskaraz eta txekieraz, Brnoko euskara-ikasleen itzulpenei esker. Iluntzeko 20etan hasi zuen eta ordubete exkax iraun zuen... bertaratutako hogeiren bat pertsona gehiagoren gogoz gelditu zen, eta arratsak segitu zuen aitzina goizaldeko ordu txikiak arte, kantuan eta hizketan... eta garagardoa edo pivoa edaten... kontten-kontten... oheratuko ginen, bakoitza bere ohean, noski...

 Arkaitz Cano, Asier Serrano eta publikoa
Asier Cano eta Asier Serrano
********************************************************************************
HERBEHEREETAKO Erresuman  Amsterdam hirian
AMAIA AMILIBIA(Apirilaren 2an)


**********************************************************


ESKOZIAKO Glasgow hirian 
JOSE MARI ZENDOIAren inguruan
euskaldun batzu elkartuko dira ere  "Olerkarien eguna" ospatzeko
segur aski parke batean. 
JOSE MARI-k bere olerkiak irakurtuko ditu
eta KEPA MENDIBIL-ek euskal kantu batzu kantatuko,
kitarraz lagunduta. 
JOSE MARI-ZENDOIA-ren LEKUKOTASUNA 
Gaurko egunez, Glasgow-Glaschu hiriko Kelvingrove parkean elkartu gara hainbat lagun euskaldun eta eskoziarrak, hodeiek alde egin eta eguzkia atera den unean, eguerdi partean.
Nik irakurri ditut nire olerki batzuk, eta baita ere Xabier Lizardi euskal poeta handiaren "Urte giroak ene begian" olerkia.
Mikel Baztarrikak errezitatu ditu Bittoriano Gandiagaren poema batzuk, eta Kepa Mendibilek bi abesti kantatu ditu, Ruper Ordorikaren "Kantu leunak" eta Artze-Mikel Laboaren "Gure bazterrak".
Gure lagun eskoziarrek Robert Burns poetaren bi olerki musikatu abestu dituzte.
Horrela ospatu dugu Olerkarien Eguna Eskoziako bazter honetan:

*****************************************************
 
ESTATU BATUETAN New York-en
 ELIZABETH MACKLIN-en LEKUKOTASUNA
New-York-hiriko bihotzetik, bere egoitzaren isiltasunetik , Elizabeth-en lekukotasuna
hemen aurkituko duzue:
Hemen zapatu!
http://www.youtube.com/watch?v=QW3ytuBikIA&feature=player_embedded

**********************************************************************************************

IRUÑEAN  Sanduzelai Ikastetxean

Nire ikasle txikiekin( 7 urteetako umeak) Arga bidetik paseatzera joan ginen eta batzuek poesia hauek sortu zituzten(Maite Ramos)

Txoriak  airean
Txoritxori kantari
Txoriak hegan eta hegan

Ura , zuhaitzak eta haizea
Mugitzean soinua
Ffffffffffffffff...........

Leire
Zuhaitzetan



Ayla 



Kukua kantari
Udaberria heldu da
Txoriak kantari loreak ireki
Eta pelusak hegan

Ekaitz


Txoriak kantari
Kantari
Daridauri

Naia

 
********************************************************************************

BAIONAN Elkar-ren Aretoan) : XABIER SOUBELET-
en Olerki irakurketa
  JOSEBA AURKENERENArekin    
eta  KANTALDIA (XABIER  SOUBELET: Abeslari, eta,
                          M. DURRUTY gitarrarekin)                             
Apirilaren 2an arratsaldeko 5etan
XA BIER SOUBELET-en LEKUKOTASUNA
""Larunbatekoa biziki ongi atera zen, 15 entzule, giro aparta. josebak 10 bat olerki irakurri zituen eta nik beste hainbeste kantatu.Jendea pozik egon zen.""  Xabier 
Xabier Soubelet eta Joseba Aurkenerena
*********************************************************************** ***************************************

PARISE-hiringuruan .MADDI ANDUETZArekin  GUS eta ENNIO OINATZ:
"eguraldi ederra egin ezkero etxeko balkonetik paperezko hegazkinak botaz, koloretxuak eta bakoitzak hitz bat eramanez. Gero bildu eta agertuko zaigun hitz nahasketa, hori izango da gure olerkia. Ea ba..."
MADDI ANDUETZArenLEKUKOTASUNA
  Bai , Parise inguruan  : Maddi, Gus eta Ennio Oinatz-ek
Suerte -Jolas batetik  olerki hau sortu dute  . 
 Egun osoko jokoa izan zela ,idatzi digute , bereziki mutiko txikiaren gustukoa.

Txoriak hauteman
Bizia basoan
Aupa!
Etxean bategintzarre

**************************************************************************

ZUGARRAMURDIN: AGURTZANE ANDUETZA eta MARISA ARRUABARRENA
 "Sorginalde" etxean bai eta Zugarramurdiko lezeetan
ikus:
http://bitartez.blogspot.com/2009/11/berriak.html
AGURTZANE ANDUETZA-ren LEKUKOTASUNA

Nere olerkia "Olerkiaren egunean"

Nere eguna zenez, gogoz egin dut nere barnetik atera dena.  Urari olerki bat idatzi diot Sorginaldean (Zugarramurdi) eta eskeini diot.  Argazkietan gelditu dena gaur zuendako da.

"URARI"
Lotura honetan argazkiak eta olerkiaren funtsa:
http://testuak.blogspot.com/2011/04/nere-olerkia-olerkiaren-egunean.html
********************************************************************* 
ZUGARRAMURDIKO LEZEETAN, MARISA ARRUABARRENA,GOIURRI UNANUE-ARRUABARRENA, AGURTZANE ANDUETZA eta AUXTIN ZAMORA
LEKUKOTASUNA
Lezeetara  urbildu gira, lurpean diren jeinueri gure olerkiak eskaintzeko. Marisa-k, bere alaba Goiurri-ren laguntzarekin, mezu bat igorri zuen "Sua'"jainkoari eta Auxtinek, Ura jainkoari, Agurtzane-k  bota zuen irritzina bat , lezea, betetuz oiartzunez, eta, lezeen ikustera etorriak ziren pertsona guziak harritu ziren  bai txaloka hasi.... Horrela dugu , guk, ospatu,gure  lehen "Olerkarien eguna"....


*********************************************************************************************************

BAIONAN, Bernat Etxepare Lizeoan  
TZ1 eta TZ2 gelako Ikasleak
Juanma eta Gillermo-rekin 
2011.05.27


***************************************

SENPERE : ZALDUBI IKASTOLA-koek

''Geldiezin-en hitz hautatuak''
Olerki irakurketa
Haur eta burasoekin ,
Panpi,Xabier eta Dominique  musikariekin
Larraldean 
Ekainaren 6-ean-Astelehena arratsaldeko 6ak30etan
 7etan: haur olerkariek eskainirik: urrupaldia



LEKUKOTASUNA


''Olerkarien eguna'' ren , azken ekimena ''Zaldubi'' ikastolako haurrekin ….!



''Euskaraz, olerkiak idazten duten guziei ,proposatua izan den''Olerkarien eguna'' ren ekimen idekia , Amotz Larraldean Ekainaren 6ean bururatu da . Hor, Senpereko Zaldubi ikastolako haurrek ''Geldiezinen hitz hautatuak'' ikusgarrian , berek , urtean zehar, Beronika Zamora- Andereñoaren taileran idatzitako olerkiak, nahimen haundiz aurkeztu zituzten .Ikusgarri bizitasun eta atseginez betea , nun, burasoek parte hartu zuten , bai eta Panpi Gerard, Xabier Setoain eta Dominique Elgoien musikariek ere . Giro oso goxo batean ere, haur norberak eskuratu zuen aurtengo ''Hatsaren Poesia -Olerki bilduma''-ren ale bat  , agian beste olerki tailer batzuen eraikitzeko tiria sortu liezaieketen oparia !




******************
AUXTIN ZAMORA-k bere bi olerki
irakurtu eta komentatuko ditu goizeko  10etan
Urdazuri bazterreko parke publikoan
LEKUKOTASUNA  
Senpereko Urdazuri bazterreko  gune berdean, Auxtinek , Agurtzane-ren laguntzarekin  harri gainean zizelkatuak izan diren , bere bi olerki irakurri zituen , duela 3000 urte, bizi izan zitekeen  gure arbaso baten  burutazioak eta sentimenezko hitzak asmatuz . Gero,  Mixel Mendiboure-k, Galder Cornago Arnaez-en "Bizitza ostegunetik ostegunera" olerkia irakurri zuen . Horrela aipamen  bat ,bihotzez  preso politiko diren Euskaldun olerkarieri ,egin  zen....
************************************************
************************************************************
SENPERE- LARRALDEAN  
"HATSA ELKARTEKO OLERKARIEN POESIA EGUNA

LEKUKOTASUNA
Apirilaren 3an , Senpere Larraldean, bilduak ziren olerkariek, egun bat "superra" iragan dute aurten ere:
liburuaren aurkezpena... bazkaria..., olerki irakurketak.... ,bideoak... denak... zinez , bizi bizian preziatuak izan ziren ! Beren artean, ere aurkitzea 'Erlaitz'Sarasola, Olerkari umetxoena (15 hilabete) bai eta Goiurri Unanue-Arruabarrena olerkari gaztetxoena (17)rte,gertakizun maitagarri bat izan zen . Dirudi, duela 13 urte hasitako bidearen ardatza,oraino geroari buruz ,fermuki aintzina doala !
Elkarteak, duela 5 urte, hasitako "Maite ditugun olerkariak "deitu saila ere baikorki derama . Apirilaren 15 etik Apirilaren 30a arte, Maite Toledo eta Jone Telleriaren olerki eta pinturaren erakusketa Larraldean ikusgai izanen da , bai eta ,Uztaila osoan, Agurtzane Anduetzane-ren 'Sorkuntza bizia', ekimena ere. Azpimarratu nahi izan da ere, "Hatsaren olerki bustiak 2011 " deitu aurtengo bideoa, liburuko partaide guzien testoekin bai eta David-Osorio-ren argazkiekin osatua dena, ikusi ditaikela, edozoin gertakizun kulturaletan, aski da harremanetan sartzea "Hatsa" elkartekoekin .




*************************************************************************************
 ERRENTERIAN MIKELAZULO Elkartearen gunean ,    
IDOIA  BERATARBIDE, IKER FERNANDEZ, Oier  GUILLAN ,GABRIEL KORTA-REKARTE   , ASIER SARASOLA, URTZI  URKIZU bildu ziren,arratsaldeko 7etan 
eta eskaini zuten  poesia errezitaldi bat guziz aberatsa
                                          Iker Fernandez
                                           Asier Sarasola
                                         Urtzi Urkizu

*******************************************************************************
 ZALDIBIAN  KOLDO ZUBELDIA-k
bere azken olerki bilduma"Aralar gogoko ittturri'' 
aurkeztu du
Karrerainea Kultur etxean
Apirilaren 1ean 
arratseko 7ak eterdietan
***********************************************************************************
GAZTEIZKO Salburua auzoan,EDU ZELAIETA-k idatzi digu:
"egunerokoa eginen dugu Amets (2,5 urteko mutikoa) ohera joatean: poema eta ipuina elkarrekin irakurri, musu eta besarkada elkarri eman"

BIDARTEN ( Zine gelan) Kalakan taldearen kantaldian
THIERRY BIZCARY-k,  PAXKAL INDO eta XANMI BEREAU  lagunekin,
bere olerki bat irakurriko du  Apirilaren 2an  arratseko 9ak eta 30etan

***************************************************************
  DONOSTIAN:Guardetxean Apirilaren 2an :
elgarrekin :PELLO OTXOTEKO,
ARITZ GORROTXATEGI , JUAN RAMON MAKUSO, JULEN AZPEITIA



*************************************************************
DONOSTIAKO Udal Liburutegiko Sotoan 
Apirilaren 7an 19'30tan
ILUNABAR LITERARIOA IDAZLE ESKOLAREN ESKUTIK
"HIRIAK" gaia ardatz duen literatur eta olerki  ekitaldia
**LEKUKOTASUNA EKHIÑE EGIGUREN -en gandik
Esan bezala, Apirilaren 7an egin genuen Idazle Eskolaren eskutik Ilunabar Literarioa ekitaldia Donostiako Udal Liburutegiaren Sotoan. Bertan hainbat poema irakurri ziren, hirien inguruan. Parte hartu genuen; Amaia Portugal, Itziar Gomez, Iñaki Zubeldia, Juan Ramon Makuso, Isabel Martín, Urtzi Leonet, Asier Mendoza, Ekhiñe Egiguren, Irene Gil, Mikel Agirregomezkorta eta Tere Irastortzak.
Horrexegatik, Olerkariaren eguna ospatzeko eta haren lekukotza zuen blog-en ere ager dadin, hementxe bidaltzen dizut argazkia.

******************************************************************************************
Amaia Portugal, Itziar Gomez, Iñaki Zubeldia, Juan Ramon Makuso, Isabel Martín, Urtzi Leonet, Asier Mendoza, Ekhiñe Egiguren, Irene Gil, Mikel Agirregomezkorta eta Tere Irastortza 
********************************************************

 HERNANIN , IKER ZALDUA eta USOA FRUTOS
 , egun hautan 'Lili', beren lehen umetxoaren zai daude . Hona hemen , Usoak idatzi diguna:
"Ikerrek eta biok eskainiko diogu ''Olerkarien eguna'', gauean (afal ostean egoten da Lili esnatuta ta mugitzen) , Hatsaren Poesia Liburako idatzitako olerkitxoak. Hauk irakurriko dizkiogu amatxoren sabeletik gertu, ondo entzun ditzan. Amaitzeko Laboaren ''Lili'' abestia ipiniko diogu, abesti honen hitzak Joseba Sarrionaindia-renak dira 

Geroztik 'Lili' jaio da eta bere aitamen gandik mezu hau ukan dugu: 
GURE LILI EDERRA MAIATZAREN 10EAN MUNDURATU ZEN. OSO POZIK ETA ZORIONTSU GAUDE GURE UDABERRIKO LILIAREKIN ! HEMENTXE DUZUE BERE ARGAZKITXO  BAT
Lili-txo  lorearekin

****************************************************************************************************
 
ITZIAR GOMEZ-SARASOLA-ren LEKUKOTASUNA
  bidali digun Olerki hau  da:
      Garaiz gaude !
                                                    Ezin jakin noiz arte izanen garen
Noiz arte izan gorputz honen
zentzu honen  jabe
Egun batean akituko gara izateaz
eta desagertu beste norabait
Baina orain gaude denbora honetan
garaiz izateko
garaiz arnas hartzeko
      garaiz bizitzeko
******************************************************************************************************
LARTZABALEN , Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan
Apirilaren 27an beren geletan 3 taldek parte hartu dute
(JUANMA SARASOLA-ren bitartez  LEKUKOTASUNAK , taldeka  hona hemen:
OLERKILARI HANDIEN HITZAK
"Poesia idazteko prozesua oso ongi pasatu da, biziki inspiratuak ginen. Inspirazioa olerki liburu batetik hartu dugu, eta Taok eta Yaizak; kantu batetik. Idazle handiak bezala sentitu gara gure olerkiak liburu batean ikustean. Gure olerkiaz eta gure buruaz harro gaude".
(Gorka L, Joana B, Julen E, Tao P-I, eta Yaiza A. Lartzabaleko Manex Erdozaintzi-Etxart Kolegioko 5.B gelako ikasle batzuk)
***********************************************************
POESIAREN ZAILTASUNAK
"Egun batez, olerki batzuk egin behar genituen. Zaila izan zen, batez ere errimak egitea. Egin ondotik, erakasleari eman genizkion, honek Hatsa Elkartera igortzeko.
Aste batzuen buruan, liburu batean ziren gure olerkiak.
Bitxia izan da gure olerkiak liburu batean ikustea!"
(Loren G, Naia O, Betti H, Joana U, eta Swann L.
Lartzabaleko Manex Erdozaintzi-Etxart Kolegioko 5.B gelako ikasle batzuk)
***********************************************************
GURE INSPIRAZIOAREN SEKRETUA ETA TXANPAINAREN MIRAKULUAK
(Ironia amiñi batekin)
"Poesiak idazteko tenorean giroa biziki ona izan zen; ez genuen zailtasunik ukan, bai, ordea, erraztasun asko. Inspiratzeko, gure ideiak bihotzetik atera ditugu, eta burua %100 erabili genuen. Gure burutik kea ateartzen zen, biziki inspiratuak ginelako; ondorioz, gure biloak beltzatu ziren!
Orain, gure olerkiak eta argazkia liburuan ikusi ditugularik poza senditu dugu, famatuak gara! Kanpora atera garelarik oso harro egon gara gure olerkiekin. Etxera joatean gure aita-amek txanpain botilak ideki dituzte!".
(Mikel Ib., Mikel Ir., Ihintza M., Arantxa H., Mael A.; Lartzabaleko Manex Erdozaintzi-Etxart Kolegioko 5.A gelako ikasleak)
********************************************************************
OLERKI LIBURURAKO GURE PARTE-HARTZEA
"Poesiaren idazteko; taldeka ezarri ginen eta gai bati buruz olerki bat idatzi genuen: euskara, amodioa, natura...
Zailtasuna, errimen aurkitzea izan zen, baita denboren ongi ezartzea ere.
Gure sendimenduak ez ziren hain azkarrak, baiginakien gure olerkiak liburu honetan idatziak izanen zirela.
Gure aita-amei proposatu diegu gure poesiak irakurtzeko, euskaraz direlako eta euskara maite dutelako, baita guk egin ditugulako ere"
(Maider Z., Illana P., Ellande O., Gorka P., Patxi L., eta Jokin I.  ; Lartzabaleko Manex Erdozaintzi-Etxart Kolegioko 3. gelako ikasleak)
***************************************


*************************************************
Miarritzen.Zigorrek erran digu "Le balcon des poètes " deitu gunean, hainbat aipatzen den, itsasoari, olerki bat, gu denontzat,  irakurri zuela.
******************************************************


IGANTZIKO ESKOLAKO HAURREK,
Maiatzaren 30ean,"Olerkarien eguna" ospatzeko,
'Ankulutsa'iturriko urari, berek  idatzitako bi poema irakurri zituzten eta "Hatsaren Olerki" bildumaren ale bat  eskuratu
Igantziko eskolako haurrak
 
 **************************************************
EZPIRITUZ eta BIHOTZEZ 
parte hartu dute:
 MIREN AGUR-MEABE (Bizkaian)
ANDONI SALAMERO (Zumarragan)
GRAXI SOLORZANO(Azkainen)
EUKENE LIZEAGA-TAMAYO(Donostian)
EKHIÑE-EGIGUREN (Donostian)
ITZIAR GOMEZ-SARASOLA)
JOSEBA TOBAR-ARBURU(EHn°)
CARMEN VALOIS
GABRIEL KORTA-REKARTE (Errenterian)
IÑAKI BATARRIKA-IZAGIRRE(Urretxun)
MAITE TOLEDO-SARALEGI(Elgeta-n)
 BEÑARDO GOIETXE-LAURNAGARAI
(Urdazuriko Etxorgaraian)
LUIGI ANSELMI (Bilbo-n)
EXTEFANA IRASTORZA(Hendaia-n)
XABIER GALARRETA (Astigarraga-n)
XABIER ITZAINA( Itsasun)

***************************************************************************

Datoren "Olerkarien eguna 2"
2012 Martxoaren 31an iraganen da.
Nahi badezu parte hartu  
oraindik sartu kontaktuan :
hatsaelkartea@aol.com